Maite Peña diputatuaren txanda izango da IDEIAlekun
Gizarte politikak eta zahartzeaz arituko da Maite Peña Aldundiko diputatua ostegun honetan, 19:00etan, IDEIAlekun.
Gizarte politikek herritarren zahartzearen aurrean duten etorkizunaz arituko da hizketan Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua EAJren IDEAIAlekun. Ostegun honetan izango da saioa, 19:00etan.
Antolatzaileek diote gori-gorian dagoen gaia dela, “herritar guztiei eragiten die, gazteenetatik helduetaraino”. Aldaketa bat dela diote eta horren aurrean jarduten hasteko garaia dela uste dute, “egungo eta etorkizuneko belaunaldiek arretarik onena jaso dezaten”.
Peña diputatuak Aldundia gizartearen zahartzeari aurre egiteko ematen ari den pausoen berri emango du. Era berean, “zaintzaren beharraz eta pertsonak gure gizartean egoki integratzeak duen garrantziaz” solastatuko ere.