Katean punta puntako bertso bazkaria larunbat honetan
Amets Arzallus, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio arituko dira burua, emozioa eta ahotsa jartzen Landetxako auzo elkartean. Sarrerak 25 euro balio ditu eta auzoan bertan edota Moskun eros daitezke.

VIII. Bertso bazkaria egingo dute Kateako Landetxa auzo elkartean martxoaren 18an, 14:00etan. Euskal Herriko txapela hiru aldiz jantzi duen Maialen Lujanbio bertaratuko da Alaia Martin eta Amets Arzallus bertsolari finekin batera. Zuhaitz Olazabal izango da gaiak lantzearen arduraduna.
Sarrerak 25 euro balio ditu eta Landetxako auzo elkartean (Bizkaia kalea 15), Otazpi Berri tabernan edota Moskuko Aia tabernan lor daitezke.