Mikromezu lehiaketako sariak banatuko dituzte asteazkenean
KIUBek antolatutako lehiaketara 130 lan aurkeztu dituzte. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, eta DBH 1 mailako ikasleei begirakoa da lehiaketa.
Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatuko da asteazkenean, eta data horri begira, KIUBek antolatzen duen mikromezu lehiaketako sari banaketa egingo du. Palmera Montero gunean izango da ekitaldia 18:00etan hasita.
Parte hartzearekin pozik dira antolatzaileak, izan ere, 130 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, eta DBH 1 mailako ikasleei begirakoa da lehiaketa hori. Parte hartzaileek aukeratutako leloa oinarri hartuta idatzi behar dituzte mezuak; aurtengo lehiaketaren izenburua, honakoa: Gehiago kontsumitu ala hobeto kontsumitu?.
Smartwatcha jasoko dute Lehen Hezkuntzako 5 eta 6 eta DBHko 1 Mailako irabazleek euskarazko zein gaztelaniazko sailetan; DBH 2, 3 eta 4. Mailakoek berriz, ordenagailu eramangarria.
Lanak Eguzkitza DBH, San Vicente de Paul, Erain, Belaskoenea, Eskibel, Irungo La Salle, eta Txingudi ikastetxeetako ikasleek bidali dituzte lanak lehiaketara. Lau sariez gain, hamabost accesit ere banatuko dituzte.
Gazteen artean kontsumo arduratsua sustatzeko halako iniziatiben balioa nabarmendu du Rebeca Gonzalez Kontsumo ordezkariak, eta eskerrak eman dizkie ikastetxeei parte hartzeagatik, “berriz ere, kontsumo arduratsuaren aldeko konpromisoa erakutsi dute eta”.