Haurdunaldiko elikaduraz ariko dira etzi
Haurdunaldian zehar beharrezkoak diren nutrienteak ezagutzeko hitzaldia antolatu du astearterako Emeki elkarteak.
Hondarribiko Emeki elkarteak gurasoei begirako hitzaldi interesgarria antolatu du etzirako (hilak 15). Elkartean bertan izango da, 18:30etik aurrera.
Hitzaldi honetan haurdunaldian zehar beharrezkoak diren nutrienteak ezagutuko dituzte, zeintzuk diren beharrizanak eta segurtasun aldetik hartu behar diren neurriak ere.