Aireportuko trafikoa %24 igo da otsailean
Joan den hilean 24.966 bidaiari izan zituen Hondarribiko aireportuak. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez, 330 hegaldi erregistratu zituen Aenak.

2019ko otsailarekin alderatuta, %24eko trafiko igoera izan du aurtengo otsailean Hondarribiko aireportuak. Datuei erreparatuta, orotara, 24.966 bidaiari izan ditu otsailean. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez, 330 hegaldi erregistratu ditu Aenak.
Aurten (urtarrilaren 1etik) 52.702 bidaiari izan ditu aireportuak.