Irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte Jaizkibel etorbidean
Oinezkoentzako pasabide berri bat egin dute. Orain, espaloi "zabalak eta egokiak" dituela esan du Gonzalo Carrion zinegotziak.
Jaizkibel etorbidean irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko zenbait lan egin ditu azken asteotan udalak, hala jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Jabego pribatuko etxebizitza baten eraikuntza dela eta egin dituzte lanak, beheranzko zentzuan espaloia osatu dute. Horrez gain, oinezkoentzako pasabide berria egin dute, Kalez kale Hondarribia hobetzen programaren irizpide berberak jarraitu dituzte. “Jaizkibel etorbide osoan espaloi zabalak eta egokiak daude orain”, esan du zinegotziak.
Carrionek gogorarazi du, eskola inguru bat denez, gehiengo abiadura 30 kilometro ordukoa dela.