Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aste Santuan, GazteTEK tailer teknologikoak

Tailer hauen bidez 8-13 urte bitarteko haurren "asmamena sustatu" nahi dute, eta bide batez, "teknologia berrietara hurbilarazi, hainbat gai dituzten lantegien bidez".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2023/03/09

Aste Santu honetan ere GazteTEK tailer teknologikoez gozatzeko aukera izango dute 8 urtetik 13 urtera bitarteko haurrek, udalaren eta Bidasoa Biziriken egitasmoz. Oporraldian izango dira tailer horiek, apirilaren 3tik 5era eta 11tik 14ra bitarte. Udaleko iturrien arabera, “jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileen bidez haien ingenioa sustatzea” dute helburu tailerrek.

Tailer hauen bidez “haien asmamena sustatu” nahi dute, eta bide batez, “teknologia berrietara hurbilarazi, hainbat gai dituzten lantegien bidez”. Programazioa, bideojokoen diseinua eta sorkuntza, robotika eta 3D inprimaketan ariko dira. Jarduera guztiak praktikoak izango direla aurreratu dute, eta “tresna erraz eta intuitiboak” erabiliko dituztela.

Adinaren arabera banatuko dituzte haurrak. Batetik, 8-10 urte bitartekoek Gora Airea! izeneko tailerra emango dute apirilaren 3tik 5era. Hainbat robot eta mekanismo diseinatzea, muntatzea eta programatzea du helburu honek, taldean egingo dituzte. Apirilaren 11tik 14ra berriz, Eraikin Adimendua izenekoa eskainiko diete. Talde bakoitzak eraikinaren edo dorre adimentsu eta bioklimatikoaren solairu bat egingo dute, Lego eta bestelako piezak erabiliz.

11 urtetik 14 urte bitartekoek aldiz, beste bi tailer emango dituzte. Lehenik, Berotegi automatikoa eta lorategi botanikoa izenekoa egingo dute apirilaren 3tik 5era bitarte. CyberPi Go Kit mikroordenagailua erabiliz lorategi botaniko bat eta barruko berotegi bat diseinatuko dute. Bigarrenik, apirilaren 11tik 14ra hain zuzen, bela patin bat diseinatu, muntatu eta programatuko dute haurrek, eta aginte bat eraiki eta programatuko dute, Bluetooth bidez patinarekin komunikatuko dena.

Tailer bakoitzean hamar lagun onartuko dituzte. Itsas Etxea Auditoriumean izango dira tailer guztiak, 9:30etik 13:30era. Doakoak izango direla aurreratu dute, baina izena eman beharko dela (hilaren 12a baino lehen).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.