Arrantzaren sektorerako gaurkoa "egun handia" dela dio PSE-EEk
Arrantza eraginkorrerako lege berria onartu dute gaur Espainiako Senatuan. Honi esker, neskatillak saregileak, itsasontzia deskargatzen duten eta fardo makinetan aritzen diren emakumeek "haien eskubideak lehen aldiz bermatuta" izango dituztela esan du Iosu Alvarezek.
Gaurkoa “egun handia” dela esan du Hondarribiko PSE-EE taldeko bozeramaile Iosu Alvarezek, arrantza eraginkorrerako lege berria onartu baitute gaur Espainiako Senatuan. Lege honi esker, neskatillak saregileak, itsasontzia deskargatzen duten (neskatillak) eta fardo makinetan aritzen diren emakumeak “haien eskubideak lehen aldiz bermatuta” izango dituztela esan du. Sozialistek “aldarrikapen historiko bati” erantzuna eman diotela erantsi du.
Arrantzaren sektorea “sozialisten apustu estrategikoa” dela esan du Asensiok, eta etorkizuneko arrantza eraginkorraren legeak sektoreari “onurak” ekarriko dizkiola. Lege berri honek arrantzaleen erretirorako “babes handiagoa” eskainiko die.
Arrantzaren etorkizuna ziurtatzeko PSE-EE “berme bakarra” dela esan du azkenik, eta lege berri hori izango dela sektorea “biziberritzeko eta mantentzeko erreminta eraginkorra”.