Irun Ekintzan sariak martxoaren 22an banatuko dituzte
Epaimahaiarekin elkartu zen asteartean Irungo Udala, lau saridunak nor izango diren jakiteko. Ficoban egingo da sari banaketa, hilaren 22an, 18:30ean.
Astearte honetan bildu da Irungo Udala Irun Ekintzan sariak banatuko dituen epaimahaiarekin, irabazleak nor izango diren erabakitzeko. Sari banaketa asteazken honetan izango da, martxoak 22, 18:30ean, Ficoban.
Ekonomia eta Ogasun ordezkaria Miguel Angel Paezek ekintzailetasunarekin duten konpromisoa nabarmendu du, “urtetik urtera hiriko ekintzailetasunak erakusten digu gure gizartearen eta enpresa-sarearen garapenean hain modu garrantzitsuan laguntzen duen giza kapitala”.
Irun Ekintzan sarien xedea berritzailea denaren kultura sustatzea da, baita ere enpresen ehuna modernizatzea berritasuna bultzatuta ekonomiaren esparru ezberdinetan. Lau sari dira banatuko dituztenak:
- Ohorezko Berritasun Irun Ekintzan saria.
- Enpresa irabazleak 20 langile baino gehiago izan behar ditu.
- Berritasun Irun Ekintzan saria.
- Enpresa irabazleak 20 langile baino gutxiago izan behar ditu.
- Saria: 4.000 euro.
- Berritasun Irun Ekintzan saria zerbitzuentzat.
- Saria: 4.000 euro.
- Berritasun Irun Ekintza saria ideiarik berritzaileenari.
- Saria: 2.000 euro.
VIII. Irun Ekintza sarien epaimahaia honako hau da:
- Amaia Fernandez.
- Gipuzkoako BIC proiektuen arduraduna.
- Josean Rodriguez.
- ADEGIko ekintzailetza arduraduna.
- Uribarri Goikuria.
- Innobasque proiektuetako arduraduna.
- Pierre Odriozola.
- Sokoa enpresaren lehendakariordea.
- Alvaro de la Rica Aspiunza.
- Deusto Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa zientzien dekanoa.
- Lander Beloki.
- Mondragon Unibertsitateko Enpresa zientzien dekanoa.
- Ana Beraza.
- EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa fakultateko dekanordea eta koordinatzailea.