[Argazki galeria eta bideoa] Hondarribiko kaleak morez jantzi dituzte
Zapi, jertse edota galtzerdi moreak jantzi; kartelak, bozgoragailuak eta pegatinak hartu eta Irunerantz hasi dute bidea; 'Martxan, emakumeen eskubideen alde'.
Emakumeen Nazioarteko Egunean herritarrek kaleak bere egin dituzte. Zapi, jertse edota galtzerdi moreak jantzi; kartelak, bozgoragailuak eta pegatinak hartu eta Irunerantz hasi dute bidea; Martxan, emakumeen eskubideen alde. 19:30ean egingo dute bat Hendaiako, Hondarribiko eta Irungo manifestazioek.
Bidean, baina, hainbat aldarrikapen eta oihu entzun dira: “Ez da tradizioa, ikusezintasuna da”; “Matxismoaren kontra borroka feminista” edota “Gure gorputza gurea da” ziotenak, besteak beste. Elkartuta, elkarrekin, gizarte feminista bat aldarrikatu dute.
Hona hemen manifestazioko zenbait argazki eta bideoa: