Adierazpen instituzionala argitaratu du Irungo Udalak
Bihar da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Irungo Udalak emakumeen parte hartzea sustatzeko politiketan jarri du fokua.
Emakumeen Nazioarteko Eguna kari adierazpen instituzionala egin du Irungo Udalak, eta emakumeen parte hartzearen alde lan egiteko prest agertu da. Horretarako zazpi politikaz aritu dira. Adierazpena osorik lotura honetan irakur daiteke.
Bestetik, udalari dagokion eskumenen bueltan egindakoak aipatu dituzte ere. Konpromiso bat ere hartu dute: “Emakumeen lidergoa bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du eta boterea berdintasunean egikaritzeko baldintzak erraztea. Estamentu publiko eta probatu guztietan emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duten politikak indartzea da helburuarekin”.
Bihar, 12:00etan, San Juan plazan elkarretaratzea egiteko deia luzatu du Irungo Udalak.