Xake txapelketa, Martxoaren 8a "aldarrikatu eta ospatzeko"
Hondarribiko III. Emakumen Xake Toppa antolatu du gaur arratsalderako Marlaxkak, Martxoaren 8aren egitarauaren barruan.

Etziko Martxoaren 8aren harira, lehia berezia antolatu du gaurko Marlaxka Xake Klubak. Hondarribiko III. Emakumeen Xake Toppa egingo dute gaur arratsaldean, Kasino Zaharrean. 18:00etan hasiko da lehia.
Adin eta maila guztietako emakumeentzako egitasmoa izango dela aurreratu dute, irekia izango dela. “Emakumezkoen lagunarteko xake txapelketa izango da, xakeaz elkarrekin gozatzeko eta, bide batez, Martxoaren 8a aldarrikatu eta ospatzeko helburuarekin”.