Landa eremuaren zaintzaz ariko dira ostegunean
Baztango Erdiz landa eremuan egin nahi duten harrobiaren kontrako solasaldia egingo dute Kultur Etxean, Aiza elkarteak eta Baztan Ibarreko Erdiz Bizirik plataformak antolatuta.
Hondarribiko Aiza Kultur Elkarteak (AEK) eta Baztan Ibarreko Erdiz Bizirik plataformak antolatuta, Landa eremuaren defentsan izeneko solasaldia egingo dute ostegunean (hilak 9) Kultur Etxean. 19:00etan hasiko dute, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango duela aurreratu dute antolatzaileek. Erdizko landaren ustiapenaren proposamena salatuko dute, bertako herri bazkalekuan egin nahi duten harrobiaren kontrako saioa izango da.
Solasaldi honen bidez, Baztanen orain dela hamabost urte kaleratutako “meatzaritza proiektu mehatxagarri” honetaz ariko dira. Nafarroako Gobernuak onartutako diseinuzko legalitatearen bitartez, Magna enpresak (Magnesitas de Navarra) oraindik ere proiektua burutu nahi dutela salatu du beste behin plataformak. Proiektu honek “Baztango landa lehenbiziko sektorea pairatzen ari den egoera larria areagotuko” lukeela erantsi dute, “zeinak sektorea bera desagertzera eramango luke”.
Proiektu honen “azpian talka egiten duten askotariko interesak” daudela diote, “batzuk legalak eta ongi hornituak, eta besteak, alegalak eta zilegiak”. Guzti horretaz ariko dira, sakon.