Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Garaipena oso gertu izan du Txingudi Errugbik

Gaztedi nagusitu zen azkenean etxeko zelaian, 22-26 zenbatu zuen markagailuak.

Argazkia: Txingudi Errugbi Taldea.
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2023/03/06
Talde nagusia
Larunbatean jokatu zuen Zaisa Txingudik eta azken jokaldian egin zion ihes garaipenak. Markagailuak 31 eta 22 jaso zuen, Gaztedi B garaile izan zelarik. 
Lehenengo zati osoan zehar eta bigarrenaren hasieran atzetik joan ziren bidasoarrak. Baina, 50. minutuan emaitzari buelta ematea lortu zuten. Dena den, defentsa ez zen indartsu ibili eta aurrea hartu zuten.
Atzean izandako zailtasunak eta erasoan egindako lana guztiz ezberdinak izan zirela dio taldeak, eta gainera, Txingudik baloia zuen bakoitzean metrotan aurrera egitea lortzen zuen. 
Amaierara iristeko ordu laurden falta zela, Ramón Bergua aurrelariak beste bost puntu lortu zituen eta Manterolak aurrea berriz hartzeko beharrezko biak gauzatu zituen (21-22). Baina gasteiztarrak ez zeuden prest garaipena alde egiten uzteko eta lugarren marka lortu zuten 68. minutuan (26-22).
 
Aukera asko izan zituen Zaisa Txingudik irabazteko, baina zigor kolpe bat egin eta gasteiztarrei aldea handitu eta norgehiagoka amaitutzat emateko aukera eduki zuten. 

Porrot honekin, Zaisa Txingudik bigarren postuan jarraitzen du baina orain puntu bakar bateko aldea du Gaztedi Brekiko. Martxoaren 18an Plaiaundin Zarautz B-Beltzaken aurka jokatuko den partida final bat izango da.

Emakumeen taldea

Mugarria izan da asteburu hau Txingudi Zaisako emakumeentzat. Maider Aizpurua eta Asun Gamindezen neskek Mungiaren aurka izugarrizko partida jokatu zuten.

Azken asteetan gehitu diren jokalari berrien ekarpenak taldea sendotzea eragin du. Txingudi Errugbi Taldea itxaropentsu dago talde honen etorkizunarekin, entrenamenduetan ere fin dabilelako taldea. 

Norgehiagokan zehar, prestatzaileek gauza ezberdinak probatzeko aukerak izan zituzten, bizkaitarrek hiru laurdenetan zuten nagusitasuna indargabetzeko asmoz. Honela, Maier Aia, melearen zortzian partida hasi zuena, joko zabaltzaile lanetan ere ibili behar izan zen eta Lupe Pescadorren lesioak lerroketaren konfigurazioa berriz aldatzera behartu zuen.

Hamabostekoa osatu bazuten ere, hainbat kide faltan bota zituzten, hala nola, Irati Lazkano eta Claudia Barbero, lesionaturik, taldearen laguntzaile lanak egin zituen azken honek, Ainara eta Iraide Varela, gaixorik, eta Helene Tristan.

Sub 14 

Hain zuzen ere, Helene Tristan Hernanin garaipena lortu zuen taldearen parte izan zen larunbatean. Bidasoarrek ez zieten aukerarik eman hernaniarrei eta behin eta berriz hautsi zuten haien defentsa. Garaipen honek ligako goiko postuetara hurbiltzeko balio izan dio Txingudik eta Baztanek osatutako taldeari.

Eki Fanlo, munduko serieetan berriz ere

Pasa den asteburuan, Eki Fanlo, nazioarteko errugbi epaile irundarrak bere ibilbidean beste pausu handia eman du Munduko Zazpiko errugbiko serieen Kanadako txapelketako lau partida epaituz. Taldeak epailearen lana zoriondu du eta arrakasta izaten segi dezan opa dio. 

Australia eta Japonia, Fiji eta Kolonbia, Britania Handia eta Kolonbia eta Brasil eta Kolonbiaren emakumezkoen selekzioen partidak izan dira Fanlok epaitutakoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.