Eskualdeko osasun egoera hobetzeko “irtenbideak” exijitu dituzte
Elkarretaratze jendetsua egin dute gaur arratsaldean Irungo San Juan plazan. Bidasoan eta Bortzirietan dauden osasun premiei erantzunik ematen ez dietelako atera dira kalera.
Zientoka lagun bildu ditu beste behin Osasun Bidasoa plataformak. Elkarretaratze jendetsua egin dute gaur arratsaldean Irungo San Juan plazan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak Bidasoan eta Bortzirietan dauden osasun premiei erantzunik ematen ez dietelako atera dira kalera. “Irtenbideak” eskatu dituzte herritarrek.
Ebakuntza gelen aferarekin bukatzea, hirugarren anbulatorioa eraikitzea eta Bortzirietan lehen arretako oinarrizko premiak ez direla betetzen salatu dute, besteak beste. Egoera irauli arte mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du plataforma herrikoiak. Lotura honetan, Osasun Bidasoaren aldarrikapen guztiak.