Amelia Tiganus aktibista eta idazle feministak hitzaldia eskainiko du herrian
Sexu bortxakeriaz, pornografiaz eta prostituzioaz ariko da datorren martxoaren 9an, Emekiren egitasmoz. Bere esperientzia kontatuko du Tiganusek.
Martxoaren 8ko Emakume Langileen Egunaren harira, beste hainbat ekitaldiren artean, hitzaldi interesgarria antolatu du Emeki elkarteak. Matxoaren 9an (osteguna da) Amelia Tiganus aktibista eta idazle feminista errumaniarra herrian izango da, Sexu bortxakeri, pornografia eta prostituzioaren arteko loturak izeneko hitzaldia ematen.
Emakume salerosketatik bizirik ateratako emakume honek La revuelta de las putas eta De víctima a activista liburuak idatzi ditu. Hauetan, bere esperientzia kontatzeaz gainera, abolizionismoa defendatzen du, prostituzioari eta emakumeen eta nesken salerosketari aurre egiteko bide bakarra dela aldarrikatuz. Feminicio.net webgunean prostituzioaren kontsumoa prebenitzeko sentsibilizazio eta hausnarketa tailerrak ematen ditu. Egun, Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistako militantea da.
Herriko emakumeak bertaratzera animatu ditu Emekik, “bere testigantza entzun eta gure gizarteko errealitate bat ezagutu dezagun”.
Saioa doakoa izango da. 19:00etan hasiko dute.