Aritz Tornay Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketan hirugarren
Igande honetan jokatu da Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia. Larunbatean, berriz, Euskal Ligako eta Gipuzkoako Ligako zazpigarren jardunaldiak jokatu dira.
Urtarrilaren 15ean hasi zen Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketa. Zazpi jardunaldiren ondoren, otsailaren 26an ezagutu zen txapelketako sailkapen ofiziala.
Zazpi igandez jarraian Gros Xake Taldearen egoitzan bildu dira Marlaxka Xake Klubeko Aritz Tornay, Jurgi Diaz eta Gorka Tafall. Hilaren 26an egin zen azken topaketara 3. postuan heldu zen Aritz Tornay eta azkenean postu horri eustea lortu zuen. Gorka Tafall, berriz, 5. heldu zen jardunaldira eta laugarren amaitu zuen. 11 urterekin bere lehenengo parte hartzea izan da Gipuzkoako Txapelketan. Azkenik, Jurgi Diazek 10. postutik 7. postura jaistea lortu zuen.
Euskadiko eta Gipuzkoako Liga
Larunbat honetan Euskal Ligako eta Gipuzkoako Ligako zazpigarren xake jardunaldiak jokatu dira.
Euskal Ligan Hondarribia Marlaxka A taldeak 3-1 irabazi zuen etxean. Taldea Patxi Morenok, Josu Tornayk, Alejandro Herrera eta Ander Tafallek osatu zuten. Sailkapen orokorrean bosgarren postuan daude.
Hondarribia Marlaxka B taldeak Billabona C taldea mendean hartu zuen, 1-3. Taldea Aritz Tornayk, Alvaro Morirondok, Iker Tafallek eta Jurg Diazek osatu zuten. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan daude. Horregatik, aurki Gorengo mailara igotzeko play offa jokatuko dute.
Hondarribia Marlaxka C taldea etxean aritu zen ere. Gros G taldearen aurka 1-3 galdu zuen. Taldea Jokin Lerak, Jon Diazek, Gorka Tafallek eta Nora Lerak osatu zuten. Sailkapen orokorrean seigarren postuan daude eta aurki maila mantentzeko play offa jokatuko dute.
Azkenik, Hondarribia Marlaxka D taldeak KBI Zumaiako B taldearen aurka jokatu zuen, 4-0 gatik irabazi zuen. Taldea Juan Antonio Guerrerok, Fernando Hoyosek, Josette Fontainek eta Jon Irigarayk osatu dute. Sailkapen orokorrean seigarren postuan daude.