Energiari buruz arituko dira bihar IDEIAlekun
Iñigo Ansola Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria arituko da berban, 19:00etatik aurrera.
Irungo EAJk IDEIAlekuko hitzaldiekin jarraitzen du. Bihar, asteartea, hilak 28, 19:00etan, Iñigo Ansola Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria Irunen izango da “etorkizuneko erronkei, mendekotasun energetikoari eta erabil ditzakegun baliabide propioei buruz” hitz egiteko. Ansola Xabier Iridoyrekin batera arituko da berban.
Ildo horretatik abiatuta, Ansolak “energia berriztagarriekin konprometitutako hiri eraginkorrago bat sustatu ahal izateko beharrezko ikuspegia” azaldu eta ulertzera emango duela jakinarazi dute jeltzaleek. “Etorkizuneko erronketarako prest egoteko gakoak zeintzuk diren” ere definituko dituela nabarmendu dute alderditik.