Udalak ere Hondarribiko Olinpiadekin bat egin du

Hondarribiko Udalak 13.400 euroko bideratuko ditu Herri Olinpiaden garapenerako.

Duela urte batzuk egin bezala, aurten ere Hondarribiko Olinpiadei babesa ematea erabaki du udalak. Alde batetik, 13.400 euro bideratu ditu jardunaldietarako, eta bestetik, jokoak egiteko hainbat eremu eta baliabide utzi dituztela jakinarazi dute.

“Gazteria Departamentuan elkarlanean dihardugu elkarteekin, herriko gazteengandik jasotzen ditugun proposamenei buruz. Jarduera horiek antolatzeko ardura hartzea, horrek dakarren lan guztiarekin, oso onuragarria izango da, eta beraiek euren buruarentzat antolatutako jarduerekin gozatu ahal izango dute” nabarmendu du Maria Serrano zinegotziak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.