Emakumezkoen Hondarribiko Hirugarren Ttopara
Martxoaren 6an, Emeki elkarteak antolatzen duen emakumeen astearekin bat eginez antolatu du lehiaketa Hondarribiko Marlaxka Klubak.
Xakean «oraindik» gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldea handia da. Horregatik, federazio eta elkarteak estrategia ezberdinak lantzen ari dira egoera iraultzeko.
Martxoaren 6an, Emeki elkarteak antolatzen duen emakumeen astearekin bat eginez, Emakumezkoen Hondarribiko Hirugarren Ttopara antolatu du Hondarribiko Marlaxka klubak.
Adin eta maila ezberdinetako xake jokalariek parte har dezakete bertan. Izen ematea zabalik dago. Hitzordua 18:00etan izango da, Kasino Zaharrean.

