Hauteskunde programa osatzeko mahaia jarriko du Ahal Duguk
Zabaltza plazan egongo dira alderdi moreko kidean bihar arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara. Herritarren proposamenak jaso nahi dituzte.
Elkarrekin-Podemos hauteskunde kanpaina bete-betean sartuta dagoela sumatuko da bereziki bihartik aurrera. Kalera joango dira eta mahai bat jarriko dute herritarren proposamenak jasotzeko. Asmoa, maiatzeko udal eta foru bozetarako hauteskunde programa osatzea da.
Partaidetzako programa deitu diote jardunaldi horri eta Euskal Autonomia Erkidego osotik mugitzen ari dira. Talde moreko militanteek eta horren zirkuluak parte hartzen dute, baita ere alderdikide diren eta kargu organikoak eta instituzionalak dituzten beste hainbat kidek ere.
Herritarren ideiak batuta, “hiri bizigarriagoa lor daitekeela” uste du Ahal Duguk. “Berdegune gehiagorekin, jasangarritasuna, irisgarritasuna sustatzen dituena eta puntu kritikoak ezabatzen dituena”.
Mahaia Zabaltza plazan jarriko dute bihar, 17:00etatik 19:00etara.

