Irun Ekintzan Itunaren Kontseilu Nagusia bihar elkartuko da
Udal ordezkariak ez ezik, sindikatukoak, enpresetakoak edota prestakuntza zentroetakoak izango dira bertan.
Bihar, Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunaren Kontseilu Nagusiak bilera egingo du, Ficoban, 17:00etan. Irungo Udalak sustatzen duen programa da Irun Ekintzan.
Talde politikoetako ordezkariek; prestakuntza zentroetako ordezkariek; gizarte eragileetako ordezkariek; enpresetako ordezkariek; eta alkateak berak eta Miguel Angel Paezek parte hartuko dute deialdi horretan.
Iazko eta aurtengo proposamenen berri emateko baliatuko dute bilera. Horrez gain, Next Generation Funtsetara aurkeztutako proiektuen jarraipena egingo dutela argitu dute udaletik, eta aldi berean Aduana erakina konpontzeko planari ekingo diote.