Inauterietan ere xakean
Asteburu honetan Euskadiko Ligako eta Gipuzkoako Ligako seigarren jardunaldiak jokatu dira. Marlaxka Xake Klubeko jokalariek inauterietako izpirituarekin jokatu dute asteburuan.
Larunbat honetan Euskal Ligako eta Gipuzkoako Ligako seigarren xake jardunaldiak jokatu dira.
Euskal Ligan Hondarribia Marlaxka A taldeak 3-1 galdu zuen San Viator taldekoen aurka, “gogor” borrokatu ondoren. Hori dela-eta, sailkapeneko azkenaurreko postura jaitsidira. Taldea Josu Tornayk, Ander Tafallek, Goio Uriartek eta Patxi Morenok osatu zuten.
Hondarribia Marlaxka B taldeak Kasino Zaharrean jaso zuen Billabona B taldearen bisita. 2,5-1,5-eko garaipena eskuratu zuten. Sailkapenean laugarren dira. Taldea Iker Tafallek, Jurgi Diazek, Silvestre Moreirok eta Mikel Tafallek osatu zuten.
Hondarribia Marlaxka C taldeak kanpoan jokatu zuen Fiantxeto 2019 A taldearen aurka. Lehia gogorra izan zen eta ez zuten aurkariak irabazterik lortu. Taldea Jokin Etxanizek, Jon Diazek, Gorka Tafallek eta Nora Lerak osatu zuten. Sailkapenean bosgarren postuan jarraitzen dute.
Azkenik, Hondarribia Marlaxka D taldeak hirugarren mailako liderra den Txaturanga taldearen aurka galdu zuen Kasino Zaharrean. Zazpigarren dira sailkapenean. Taldea Hodei Eskuderok, Christin Zelaiak, Julia Urrozek, eta Patxi Lopezek osatu zuten.
Datorren hitzordua, 7. jardunaldia hilaren 25ean izango da (larunbata da). Hondarribia Marlaxka A, Orvina Aren aurka lehiatuko da; Hondarribia Marlaxka B, Billabona Cren aurka; Hondarribia Marlaxka C, Gros Gren aurka eta Hondarribia Marlaxka D KBI Zumaiako B taldearen aurka.