[Argazki galeria] Dantza, kolore eta giro ezin hobea inauterietako desfilean
Igande goizean kaleak bereganatu zituzten inauterietako desfilean parte hartu zuten gazte, haur eta helduek.
Beste urte batez, igande goiza Hondarribiko eta Irungo dantza taldeena izan zen. Alde Zaharretik abiatu eta Portuako kaleak bereganatu zituzten inauterietako desfilean parte hartu zuten gazte, haur eta helduek. Dantza, kolore eta giro ezin hobea sortu zen herrian zehar.
Guztira 17 taldek parte hartu zuten desfilean: Famili Zirkua, Mugiri Kultur Elkartea, Girotzen Kultur Elkartea, Amute Kosta Auzo Elkartea, Kuki Taldea, Carlos Zapirain Dantza Eskola, Dantza Eskola Pilar Peña, Jazzarte, Elatzeta Guraso Elkartea, Trikuharri Elkarte Soziokulturala, Santiagoko Deabruak, My Dance Studio, Gazte Landetxa Gazte Elkarteak eta Txoxik Elkarte Kulturalak parte hartu zuten, besteak beste.