387 faroletako bonbillak ordezkatuko dituzte Irunen
Energia kontsumoa %45 aurrezteko helburuarekin egingo dituzte aldaketak.
Tokiko Gobernuak hartzen dituen erabakien berri emateko aurreko asteko agerraldian argiteria publikoa berrituko zutela hiriko hainbat kaletan jakinarazi zuten.
Argi fokuak ordezkatuko dituzte, 387 bonbilla guztira, hain zuzen. Lan horren ardura Etra Norte S.A-rena da eta 635.253,58 euroko aurrekontua dute horretarako. Proiektuan aurreikusitako jarduketen bidez, %45eko aurrezpena lortuko dela kalkulatu dute.
Honako kale hauetan egikarituko dute lana: Alcaldia de Sacas kalea; Urjauzi kalea, Lastaola Postetxea kalea; Dario Regoyos kalea; Harrobieta kalea eta parkea; Jose Mari Iparragirre kalea; Uztapide bertsolariaren kalea; Dunboako kanal ondoko pasealekua; Hendaia kalea; Lope de Irigoien kalea; eta Perujaran kalea