Musika pintxada feminista egingo dute bihar Larreaundin
Inauterien aitzakia pean eta Larreaundi auzoa animatzeko asmoz, bozgorailuarekin arituko dira auzoko feministak.
Larreaundiko Auzo Elkarteak pintxada feminista antolatu du biharko. Eguzkitza ikastetxeko lorategietan elkartzeko deia egin dute, 19:00etatik 22:30etara. Bozgorailu mugikor batekin auzoan zehar ibiltzeko asmoa dute.
“Goazen pixkanala Amalur esnatzera, udaberria laster dator-eta!” diote antolatzaileek. Mozorroa soinean jantzita eramateko eskatu dute, eta elkarteak proposatutako abiapuntua barruko drag queer-a ateratzea izan da.