Mendelu auzoaren zati bat birgaitzeko gutuna jaso du Eusko Jaurlaritzak
Mendelu Zaharra auzo elkartearen eta udaleko ordezkarien arteko lan-mahaian adostu zuten neurria.
Otsailaren 3an Mendelu Zaharra auzo elkartearen eta udaleko ordezkarien arteko lan-mahaia bildu zen. Beste zenbait eginkizunen artean, Hondarribiko Udala Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordearekin harremanetan jartzea adostu zuten.
Horregatik, Txomin Sagarzazu alkateak Miguel de los Toyosi gutuna bidali berri diola jakinarazi du: “Jakin badakigu prozesu luze baten aurrean gaudela baina ari gara denon artean pausuak ematen, eta bide egokiena dela uste dugu” azaldu du.
Gutunaren helburua Eusko Jaurlaritzak Mendelu auzoaren zati baten birgaitzea bere gain hartzea da.