Iruñeko erasoak salatu ditu M8 Asanblada Feministak
Berdintasunean hezteko beharra nabarmendu dute, eta babesa erakutsi diete biktimari eta haren gertukoei.
Zazpi sexu eraso egin izana egotzita gizon bat atxilotu zuten pasa den ostiralean Iruñean, eta hori gaitzesten dutela adierazi du M8 Asanblada Feministak.
“Beste behin ere, modu sistematikoan eraso, bortxatu eta hiltzen gaituen patriarkatuaren ondorioak pairatzen ditugu. Uste dugu funtsezkoa dela berdintasunean hezteko beharra, horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen”.
Berdintasunean hezteko beharra “funtsezkoa” dela dio taldeak, gertatutako erasoak gerta ez daitezen. Bestetik, biktimari eta haren senideei “babesa eta maitasuna” bidali diete. “Ez zaude bakarrik!.