Konexio hobeak dituen Irun berde baten aldeko aldarria egin du Iridoyk
IDEIAlekun egindako hitzaldi batean, Arantxa Tapia sailburuak aurreratu zuen aurten hasiko direla Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidegorria egiteko obrak.
EAJk IDEIAlekuko hirugarren hitzaldia antolatu zuen atzo Xabier Iridoyrekin, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuordearekin. Natur guneak birnaturalizatzeari eta berreskuratzeari eta Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidegorriari buruz mintzatu ziren.
Iridoyk azaldu zuen hiru herriak lotuko dituen bidegorriaren proiektuaren jatorria 2013tik datorrela, duela hamar urtetik: “Irungo EAJtik pentsatu genuen Irunek pasealeku bat behar zuela pertsonen joan-etorria eta Plaiaundiko inguruaren gozamena behar bezala sustatzeko”. Gauzak horrela Iridoyk Irungo natur guneen birnaturalizazioaren garrantzia nabarmendu du: “Aukera guztiak aztertu eta gure proposamena osatu ondoren, Eusko Jaurlaritzari helarazi genion azter zezan, eta hala badagokio, garatu zezaten”.
Denbora horretan, bidegorri hori errealitatea izan dadin, Irungo EAJ “pausoak” ematen joan dela azaldu du alderdiak: “Alkateari eskatu diogu Plaiaundiren birnaturalizazioa irmo bultzatzeko, eta parte natural honetan dauden kirol instalazioak behin betiko Txenpereneara eramateko. Udal gobernuak ahaztuta zuen zuen ekimena eta orain urte batzuk, gure taldeak proposatu eta udal teknikariek onetsitako kokapena”.
Arantxa Tapia sailburuak zehaztu zuen Irunek “hiri aurreratu eta modernoa” izan nahi badu, “ezinbestekoa” dela “ingurumenaren defentsa oparotasun eta ongizate faktore gisa hartzea”. Egoera horren harira helarazi zen Iridoyren proposamena: “Txingudiko badiako hiri hiriak lotuko zituen bidegorria zen planteamendua. Bidegorri hori Plaiaundik behar duen aniztasun biologikoaren berreskuratze eta leheneratze horren parte izango da. Gainera, oinezkoentzako eta bizikletentzako konexio bat eskainiko dio Iruni”.
Tapiak jakinarazi zuen bidegorri hori sortzeko obrak aurten hasiko direla, eta 2025eko udan bukatuko dituztela. Horrez gain, Amaia Barredo sailburuordeak proiektua zertan dagoen aipatu zuen: “Laster albiste gehiago izango ditugu eta laster Irunek lehen ekintzen hasiera ikusi ahal izango du”.