[Bideoa] Iritsi da Zanpantzar Irunera
Zanpantzar agurtzera atera, eta erraldoiekin bueltaka jarri ziren atzo Irungo txikienak. Irungo musikariekin eta Bidasoko erraldoiekin egin zen desfilea.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/02/dsc01373-1200x800.jpg)
Haurrak eta erraldoiekiko eta hartzarekiko harridura izan ziren atzoko protagonistak. Zanpantzar iritsi zen, eta denek bat egin nahi izan zuten etorrera festarekin: musikariek, Bidasoko erraldoiek eta herritarrek. Gerrarik ez mezua zabaldu zuen Zanpantzarrek berarekin, eta orain lau egunez bere egunaren amaieraren esperoan egongo da.