Kontzertu pedagogikoak hasi dituzte
Ikasleek musikaren gainean interesa piztea asmo duen kontzertuen 25. edizioa hasi da aste honetan.
Kontzertu pedagogikoen 25. edizioa antolatu du Hezkuntza arloak. Atzo hasi ziren, Donato Goienetxe hirukotearen emanaldiarekin, eta bertan izan ziren DBHko 1.mailako ikasleak
Urte luzeko bidea egin du programa honek, Albada Antzinako Musika Taldeak proposamena egin zuenetik. Ekimenean parte hartu duten harrera onagatik, lanerako gogoagatik eta mila guztietako musika irakasleen iritzi ezin hobeagatik segitu du aurrera ideiak.
Guztira hamalau saio eskainiko dituzte, lau hilabetetan zehar, eta 3.500 ikaslek baino gehiago bertaratuko dira entzutera. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik, seigarrengorako ikasleak, eta DBH-ko lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoei zuzendutako saioak izango dira.
Helburuen artean zuzeneko musika entzuteko aukera eskaintzea dago. Horrez gain, zirkuitu komertzialetatik at doala diote, “hau da, ez da ikasleak entzuten ohituta dauden musika”. Musika-tresnak, historia, estiloak eta soinuak ezagutzeko aukera da kontzertu hauena.