2023/2/16

Oinaurreko erietxearen irudi bat zabaldu du Irungo Udalak

Anbulatorioaren argazkiak eta Osasun Sailaren parametroek bat egiten dutela adierazi du Irungo Udalak. Bestetik, Irunerako osasun plan integral bat galdegin du berriz alkateak.

Ander Elosegik goi mailako lehiaketa utziko du

Ia bi hamarkadako ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, lehiari agur esan dio piraguista irundarrak. Etapa berri bat irekiko zaio orain, bere kirolari lotua egoten jarraituko duena.

Tximeleta begizta janzteko gala Irungo kirolarientzat

Irungo kirol klubek eta kirolariek topaketa eta omenaldia egitea du asmo kirolaren galak. Irun "hiri olinpikoa" dela nabarmendu zuen kirol zinegotziak.

Inauterietan ere Hondarribia Eremu Segurua kanpainari segida emango diote

Hondarribia Eremu Segurua kanpainara atxikitutako establezimenduekin protokoloa errepasatu eta Udaltzaingoarekin dispositibo berezi bat adostu dute.

Igandean trafiko aldaketak inauteriengatik

Hondarribiko hainbat kaleetan ezin izango da aparkatu ostiral arratsaldetik aurrera.

Bigaren eskualdaketako etxebizitza publikoen zerrendetako hurrenkera zozkatu da

Bizikidetza unitate bakoitzeko egin da zozketa. Emaitzak udalaren webgunean daude eskuragarri.

Ficobak esperotako igoera izan du ekonomikoki

Pandemia ondorengo datuak positiboak izan dira erakustazokarentzat. Eskualdean 32 milioi euroko inpaktua izan du bertako jardunak.

[Zozketak] Ekitaldien sarrerak eta dortsala

HITZAkideen txokoaz gain, 4 zozketa daude martxan, parte har ezazu!

Irungo Eskola Kirola: non eta noiz dira otsailaren 18ko jarduerak?

Irungo Eskola Kirola egitasmoaren otsailaren 18ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Kontzertu pedagogikoak hasi dituzte

Ikasleek musikaren gainean interesa piztea asmo duen kontzertuen 25. edizioa hasi da aste honetan.

Bidegorri zati batzuk konpontzen ari da udala

Meaka, Dunboa eta Lapitzeko bidegorri zati batzuk konpontzen arituko dira bi hilabetez. 129.090,28 euroko aurrekontua erabiliko dute horretarako.

Bidegorriak izango dituzte hizpide gaur IDEIAlekun

Arantxa Tapia eta Amaia Barredo Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidegorriari buruz arituko dira gaur, 19:00etan.

Gehiago