Bidegorriak izango dituzte hizpide gaur IDEIAlekun
Arantxa Tapia eta Amaia Barredo Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidegorriari buruz arituko dira gaur, 19:00etan.
Irungo EAJk beste hitzaldi bat antolatu du IDEIAlekun. Gaur, osteguna, hilak 16, 19:00etan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuordea Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidegorriari buruz arituko dira. Jeltzaleek gogorarazi dute alderdiak duela hamar urte proposatutako proiektua dela bidegorriarena.
Hizlariek “hiri jasangarri bat sustatzeko, ingurumenarekin konprometitua eta etorkizuna kontuan dituen hiria sortzeko ikuspegia” eskainiko dutela azaldu dute antolatzaileek. EAJko kideek adierazi dute IDEIAlekun hainbat hitzaldi egiten ari direla hiriari eta hiritarrei arduratzen dieten gaiak jorratzeko.
Alderdi jeltzaleak zehaztu du “egunero” lan egiten dutela “irundar guztien bizitza hobetzeko”, eta horren harira, “ezinbestekotzat” jotzen dute pertsonen iritziaz jasotzea. “Irunek gehiago behar duela” iritzi dute EAJtik.