Urtea indartsu hasi du Donostiako Aireportuak
Urtarrilean 27.736 bidaiari igaro dira Donostiako Aireportutik, 2019an baino %45 gehiago.
2023ko urtarrilean datu onak bildu ditu Donostiako Aireportuak, guztira 27.736 bidaiari igaro dira bertatik Aenak emandako datuen arabera. 2019arekin alderatuta %45 hazi da bidaiari kopurua.
Urteko lehen hilean 343 aireratze eta lurreratze izan dira Hondarribian. Ondorioz, bidaiarien %84,3 berreskuratu dela ondorioztatu dute.