Arte paleolitikoan murgiltzeko tailerra
Viajes de Aspasiak Artean Espazioarekin elkarlanean antolatutako sormen eta esperimentazio tailerra da.

Viajes de Aspasiak Artean Espazioarekin elkarlanean antolatu dute lehengo helduentzako lehen tailer artistikoa. Hilaren 25ean izango da, Hondarribian 11:00etatik 13:00etara.
Arte Paleolitikoaren ezagutza garatzeko, eta sormena zein esperimentazioa lantzeko prestaturiko tailerra da, eduki historikoak artistikoekin nahastuko dituena. Duela 15.000 urte erabiltzen zuten teknika berdinak erabiliko dituzte.
Ez da aurretiako ezagutzarik behar. Saioaren alderdi historikoa Maria Jose Noain Maurak zuzenduko du, artistikoa, berriz, Juncal Alfonsok Artean Espazioa-ko irakasleak.
Saioan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da plazak mugatuak baitira. Tailerraren prezioa 35 eurokoa da. Izen ematea 686 69 87 44 telefonora deituta edo hurrengo helbidera mezu bat bidalita egin ahal izango da.