Hondarribia, Espainiar Estatuko hogei herri politenen artean
National Geographic aldizkariak hamahirugarren herri politena dela argitaratu du berriki. Alde zaharraren kontserba eta edertasuna, kokalekua, eta San Pedroko etxe koloredunak izan ditu hizpide.
Berriki, National Geographic aldizkariak Espainiar Estatuko herri politenen zerrenda argitaratu du. Zerrenda osatzeko, kokalekua, ondare historikoa edo turismoari eskaintzen dizkion aukerak hartu dituzte kontuan.
Bada, zerrenda horretan Hondarribia ageri da lehen postuetan; hamahirugarren, zehatz mehatz. Aldizkariak ingurua (Txingudi badia) eta bertan Hondarribiak duen kokalekua nabarmendu ditu (mendi magal nahiz itsas ertzean egotea). Hortaz gain, Erdi Aroko herriaren harresien baita ateen kontserba eta edertasuna nabarmendu ditu. Era berean, aldizkariak San Pedro kale eta inguruetako arrantzalen etxe koloredunak izan ditu hizpide.