Hilaren 24ean 'Hondarribia herri txikia al da?' galderari erantzungo diote
Arma Plaza fundazioaren eskutik, Daniel Alvarezek XVI. eta XVII. mendeetako Hondarribiko errotarrien inguruko solasaldia eskainiko du. Biharamunean, bisita gidatuak egingo dituzte.
Arma Plaza fundazioak, “Ezagutu zure hiria” progamaren barruan, “Hondarribia herri txikia al da?” hitzaldia antolatu du datorren otsailaren 24rako, ostiralerako. Denis Alvarezek XVI. eta XVII. mendeetako Hondarribiko errotarrien ekoizpenaren berpizkundea izango du hizpide saioan. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira, Arma Plaza kultur gunearen bigarren solairuan. Solasaldia euskaraz izango da, eta sarrera librea.
Bada, biharamunean bisita gidatuak egingo dituzte, elebitan, Jaizkibelgo errotarriak irteten ziren guneetara. Ibilbideak lau kilometro ditu, eta 180 metroko desnibel metatua. Baina lau ordu iraungo dituzte irteerek, eta beraz interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Goizeko 11:30ean euskarazko bisita abiatuko da, eta eguerdiko 12:00etan gaztelerazkoa.
Informazio gehiago nahi duen edonork 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefonoetara egin dezake dei.