Astelehenean iragarriko dituzte etxebizitza publikoen onuradunak
Gaur eguerdian egin dute zozketa, eta hura erregistratutako familia kideen araberakoa izan da.
Gaur eguerdian, udaletxeko areto nagusian bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen erregistroan daudenen arteko zozketa egin da. Aipatu zozketa notario aurrean egin da, eta etxebizitza unitateak erregistratutako familia kideen araberakoa izan da.
Emaitzak astelehenean iragarriko dituzte, udaletxearen webgunean.