Larreaundiko auzo plana egiten ari dira

Galdetegi bat zabaldu dute bizilagunen iritziak jasotzeko, online edota presentzialki bete daiteke aste honetan zehar.

Larreaundi auzoko obrak egiteko proiektuaren enkargua egingo dute.
Larreaundiko auzo elkarteak hilabeteak daramatza auzo plan bat garatzen, eta horretarako bizilagunekin hainbat bilera egin dituzte. Ekipamenduen, mugikortasunaren edota gertuko zerbitzuen inguruko hainbat proposamen jaso dituzte prozesu horretan.
 
Orain arte parte hartu duten bizilagunez gain, ahalik eta auzotar gehienen iritziak bildu nahi dituzte, online galdetegi baten bitartez. Astebete izango dute zabalik galdetegia, eta ixterakoan jakinarazi egingo dute jasotakoa, auzo planak babes zabala lortze aldera.
 
Interneterako sarbidea ez dutenentzat paperean galdetegia betetzeko aukera izango dela azaldu dute, auzo elkartera gerturatuta (Loiolako Enekoren karrika, 9).
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.