San Migelen lurpeko aparkalekua eraikitzea proposatu du EAJk
Inguruetako hirigintza aurreikuspenek bizilagunak kezkatu ditu, EAJren arabera. ADIFen geltoki berriak iragarritakoa baina aparkaleku gehiago izatea eskatu dute ere.
Eguzkitza ikastetxearen patiopean aparkalekua proposatu ondotik, gaur beste proposamen bat aurkeztu du EAJk, aparkalekua Irunen “konpondu gabeko auzia” delakoan. Bada, San Migel auzoko bizilagunak oso kezkatuta daudela iritzi diote jeltzaleek. Izan ere, San Migel-Anaka auzoetarako aurreikusitako hirigintza planak 1.200 bizilagun gehiago gehituko dizkio zonaldeari, eta 200 aparkaleku kenduko dituzte. Testuinguru horretan ADIFek geltoki berria eraikitzean 150 aparkaleku berri gehituko baditu ere, proposamena hankamotz gelditzen da jeltzaleen arabera.
Hori dela eta, alde batetik, ADIFek eskaini duen zifra 250era igotzeko eskatu du EAJk; eta, bestetik, auzoan lurpeko aparkalekua eraikitzea, hileko 32 euroko prezio murriztuarekin. Hori horrela, jeltzaleen ustez “irundarrek pairatzen duten arazoetako bat” bideratuko litzateke.