Hemen da Mikromezuen XV. Lehiaketa
LH eta DBHko ikasleek martxoaren 4ra arte izango dute 400 karaktere arteko mezua sortzeko epea. "Gehiago kontsumitu ala hobeto kontsumitu?" izenburutik sortu beharko dute ipuina.
Irungo udalak hamabostgarrenez antolatuko du Mikromezuen Lehiaketa. Aurkezpenean izan dira Rebeca Gonzalez Kontsumo ordezkaria eta Mikel Zabaleta Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoko (KIUB) arduraduna. Aurkezpenean iazko urteko balantzea egin dute ere.
KIUB Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientziatzeko egiten du lan ere. Lan horren baitan antolatu dituzte mikroipuin lehiaketak. Aurtengo parte hartzaileek “Gehiago kontsumitu ala hobeto kontsumitu?” izenburua garatu beharko dute. Baldintzen artean, 400 karaktereko mezuak izan behar direla, eta euskaraz nahiz gazteleraz idatzi daitezkeela daude. Mikroipuinak helbide elektroniko honetara bidali beharko dituzte. 688 756 254 WhatsAppera ere bidaltzeko aukera egongo da. Mezuak bidaltzeko azken eguna martxoaren 4a, larunbata, izango da.
Sariak adinaren arabera banatuko dituzte: LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. mailakoek Smart Watcha etxera eramateko aukera izango dute; DBHko 2., 3., eta 4. mailako ikasleek ordenagailu portatila.
Balantze positiboa
Zabaleta pozik agertu da, KIUBen 2022ko jarduna aipatzerako orduan. Orotara, 1.970 kontsulta jaso zituen, eta datuek gora egin dute sektore guztietan: telefonia (175 erreklamazio) eta energiarena (105 kexa) izan ziren erreklamatuenak, eta orotara, enpresek 49.400 euro itzuli ditutze “KIUBen jardunagatik”.