Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Plan handi bat Katea auzoarentzat

Elizatxo hiribidea berrurbanizatzeko proiektua idazteko kontratazioa onetsi du Irungo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/02/02

Gaur goizean Irungo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra bildu da, eta zenbait erabaki komunikatu dituzte. Horietako bat Elizatxo hiribidea berrurbanizatzeko proiektua idazteko kontratazioa onestea izan da. 193.600 euroko aurrekontua izango dutela jakinarazi dute.

Jarduketa hori Letxunborro hiribidearen eta Porcelanaseko biribilgunearen artean gauzatuko da.

ADIFen eta Euskotrenen trenbideek bi zatitan banatzen dute Katea auzoa. Iparraldean, Aranibar bizitegi gunea dago, eta, hegoaldean, Andrearriaga ibilbidetik beherako biztanle gunea.

Udalak azaldu du Elizatxo ibilbideko biaduktuaren eta trenbideen ondorioak nabari dituela auzoak, Andrearriaga ibilbidearekiko paralelo bukatzen baita Elizatxo hiribidea, auzoa zatituz. Oinezkoentzako zeharkako loturak ere txikiak direla eta degradatuta daudela nabarmendu dute: auzoaren bi aldeak Teileria kaleko pasabidearen eta Molino errepidearen bidez bakarrik lot daitezke oinez.

Hirugarren haria eraikitzeko, Elizatxo hiribideko bideen gaineko zubiaren galiboa handitu behar du ADIFek, eta horretarako, egungo zubia desmuntatu eta berri bat eraikiko duela zehaztu du udalak. Era berean, Euskotren azterlan bat egiten ari dela aurreratu dute, bere linea hirian integratu eta ADIFen gainerako azpiegiturekin lotzeko.

Irungo Udalak aldaketa hori baliatuko duela adierazi du, eta aipatutako bide ardatza Kateatik Plaiaundirainoko ardatz berri baten abiapuntua izateko moduan eraldatzeko aukera ikusi duela jakinarazi du. Letxunborro hiribidetik Porcelanaseko biribilgunerainoko bide ardatza berrurbanizatzeko, bide egitura aldatu beharko dela esan du udalak, eta horrek Letxunborro hiribidea hiria egituratzen duen bide ardatz berria bihurtzea ekarriko du.

ADIFek aurreikusten duen pasarela arina izango dela azaldu dute, eta egungo hormek ematen duten lubaki sentsazioa desagerraraziko du. Proiektuak honako lanak zehaztu beharko ditu:

  • Andrearriaga ibilbidetik ADIF eraikitzekoa den pasarela berrirainoko biaduktu zatia kentzea eta pasabidea berri arin bat eraikitzea, azpitik pasatzeko eta azpian lokal batzuk jartzeko aukera ematen duena (proiektuak berak zehaztu beharko ditu lokalak).
  • Elizatxo hiribidea berrurbanizatzea, Letxunborroko biribilgunetik Porcelanaseko biribilguneraino, oinezko eta txirrindulariek erabil dezaten bultzatzeko.
  • Andrearriaga ibilbidearen ondoko eta pasarelaren azpiko eremua berrurbanizatzea, trenbideen ondoan parke bat sortuta eta egungo eraikinak eraisteko aukera kontuan hartuta.
  • Saneamendu sarea eta edateko ura hornitzeko sarea berritu eta konpondu beharrik dagoen aztertzea; argiteria berria jartzea, jasangarritasun irizpideei eta energia aurrezteko irizpideei jarraikiz; eta gainontzeko azpiegiturak mantendu, berritu edo handitu beharra dagoen aztertzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.