'Muna' euskarazko familia antzerkia Hondarribian
2 urtetik 5 urte bitarteko haurrei zuzenduriko antzezlanak zuzeneko musika eskaintzen du, bai eta kolorea eta berotasuna ere.
Muna, euskarazko familia antzerkia Hondarribian izango da larunbatean. 2 urtetik 5 urte bitarteko haurrei zuzenduriko antzezlana da. Zuzeneko musika eskaintzen du antzezlan honek, bai eta kolorea eta berotasuna ere.
Sinopsia: Muna lurrazpian bizi da, askatasunean, basoko animaliak bezala. Goizero ahaztutako altxorraren bila irteten da. Egunerokotasunean murgildurik bizi da Muna, egun batean ilargira igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte.
Larunbatean 18:00etan Itsas Etxean eskainiko da emanaldia. Sarrerak 3 euroan.