
Hiria hobetzeko zenbait obra proiektu martxan dira dagoeneko, eta beste batzuk datozen asteetan abiatuko dira.

Urtarrilaren 16an (astelehena da) Korrokoitz Plan Berezia aurkezteko saioa egingo dute ospitale zaharreko hitzaldi aretoan.

Igeriketa txapelketa bat dela eta, publikora itxita egongo dira larunbatean, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era eta igandean, 09:00etatik 13:30era.

Txingudi Errugbi Taldeko kide gazteenak izango dira asteburuan zelairatuko direnak, senior taldeek atsedena baitute.

Zolagaina konponduko dute hartxintxarrez jositako aparkalekuan. Lanek urtarrilaren 13ra arte iraungo dute.

Loiolako Enekoren karrikan dago batez ere igogailuak jartzeko beharra, eta komunitate batzuk erabili dute jada horretarako udalak sortutako diru laguntzak.

Ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean aurkeztuko dute antzezlana. Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira protagonistak.

Bueltan da 'Ricardo Requejo ganbera musikaren zikloa' Amaia KZ-ra. Daniel Ligorio piano-jotzaile entzutetsuak hasiko du denboraldi berria, 19:00etan.

Proiektua estreinatu berri da EITB Podcast atarian, eta sei atalez osatua dago. Euskara eta musika uztartzen ditu.

Gaurtik hasita eta hilaren 15era bitartean, Artaleku eta Azken Portuko bazkide egiten direnek ez dute matrikulazio kontzeptua ordaindu beharko.