EAJk energia berriztagarrietan sakontzeko konpromisoa adierazi du
Carrion eta Silanes Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariarekin elkartu eta udalerriaren egoera aztertu zuten atzo.
Atzo Gonzalo Carrion EAJko alkategaia, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotzia eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia elkartu ziren, udalerriaren egoera energetikoa aztertu eta etorkizuneko erronkak identifikatzeko. Finean, jeltzaleek eraikin publikoetan energia berriztagarria sortzeko azpiegitura txertatzeko konpromisoa erakutsi dute.
Orain artean, jasangarritasunaren eta energia berriztagarrien aldeko lan lerroa Hondarribiko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren diseinuan eta garapenean oinarritu da. Gonzalo Carrionen arabera, “urteotan Hondarribian ahalegin handia egin da argiteriaren eraginkortasunean; besteak beste, udal brigadari eta langileei esker. Udalerrian 3.244 argi-puntu ditugu, eta helburua da udan % 70ak LED argiztapena izatea”. Hortaz gain, eraikin publiko guztietan energia-auditorio bat sortzeko konpromisoan berretsi da Carrion: “diagnostiko bat eta espazio eraginkorragoak eta jasangarriagoak ematen lagunduko diguten jarduketen zerrenda bat izango ditugu”.
Energia berriztagarriaren ekoizpenari dagokionean, eraikinen estalkiak azken muturreraino baliatzea, lurzoruak eskaintzen dituen aukerak aztertzea eta inbertsioa egiteko norbanakoak aurkitzea izango dira datozen hilabeteotako erronkak.