Bueltan dira Muarako Bertso Gauak
Bigarren ekitaldia datorren ostiralean ospatuko dute, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Bertan egongo dira Iker Altuna, Ekhiñe Zapiain eta Xabi Maia.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/01/muarako-bigarren-bertso-eskola.jpg)
Txingudiko Bertso Eskolako bertso tailerrak Muarako Bigarren Bertso Gaua ospatuko du, datorren otsailaren 3an, ostiralean. 19:30ean hasita, bertan egongo dira Iker Altuna hendaiarra, Ekhiñe Zapiain beratarra eta Xabi Maia baztandarra.
Era berean, Muaran afaltzeko aukera goxoa eskainiko dute.