Osasun Bidasoa, Bortzirietako elkarretaratzeekin
Bortzirietako osasun publikoaren defentsan ostegunean egingo diren elkarretaratzeei babesa emango diete eta bertan izango dira.
Osasun Bidasoa Plataformak jakinarazi du ostegunean, hilak 26, Bortzirietako osasun publikoaren defentsan egingo diren elkarretaratzeei babesa emango diela eta bertan izango direla. Elkarretaratzeak Beran, Lesakan, Etxalarren, Arantzan eta Igantzin izango dira, denak 18:30ean.