'Cocinando con Petra Laborda' liburua aurkeztuko dute Madrilen
Emakume hondarribiarrak 1929an argitaratutako liburua aurkeztuko dute astelehenean, "haren figura berreskuratzeko" asmoz. Madrilgo Euskal Etxeak jasoko du ekitaldia.
Arma Plazaren, Hondarribiko Udalaren, Jaurlaritzaren eta Hazi Fundazioaren egitasmoz, Petra Laborda hondarribiarraren Cocinando con Petra Laborda liburua aurkeztuko dute Madrilgo (Espainia) Euskal Etxean. Datorren astelehenean (hilak 23) egingo duten ekitaldi honekin emakume honen “figura berreskuratu” nahi dutela diote antolatzaileek. 19:00etan hasiko dira.
1929an argitaratutako liburua da. XX. mande hasierako Espainiako sukaldaritza elitearen parte izan zen hondarribiarra. 1960an jaio zen, Hondarribiko Marikinea baserrian.
Liburua egiteko zenbait kide aritu dira elkarlanean: Koldo Ortega, Juan Manuel Garmendia, Miren Ayerbe eta Gonzalo Lopez-Muñiz.
Asteleheneko saioan Txomin Sagarzazu alkatea izango da, hainbat ordezkarirekin batera.