Egoiliarren TAO txartelak eguneratu daitezke
Otsailaren 6a baino lehen egin behar dira ordainketak, eta aurtengo tasa %30 jaitsi da 2013. urtearekin alderatuta.
Egoiliarrentzako TAO txartelak berritzeko eskaera egin daiteke dagoeneko, eta aurtengo kuota jaitsi egin da %30 2023. urtetetik. 2023rako 33,60 eurokoa da tasa, eta otsailaren 6an zordunduko da ordainketa.
Ordainketa helbideratuta dutenek egungo txartela automatikoki berrituko zaie. Udalak ordainketa helbideratzea eskatu die hala egin ez dutenei, urtarrilaren 28a baino lehen, egoitza elektronikoaren bidez; udalaren webgunean; Irun Txartela erabiliz; edo ziurtagiri digital batekin.
Betiko balio duten egoiliar txartelak banatzen ari dira azken urteetan, eta txartel horiek automatikoki berritzen dira, egoiliar izateko baldintzak betetzen jarraitzen bada. Hartara, urte amaieran ez da eranskailua kendu beharko.
Kanpaina bukatzen denerako, hots, otsailaren 6rako ordainketa egin ez dutenei TAO txartela baliogabetuko zaie.