Lehen taldearen etxeko partidak modu bereziagoan eta giro onean bizitzeko, animazio harmaila berria sortu du klubak denboraldiaren bigarren itzulirako.
Bidasoa Irunek iragarri du denboraldiko bigarren itzulian Artalekuk animazio harmaila bat izango duela. Ideia hori klubaren eta Bidasotarrak taldearen lankidetzatik sortu dela azaldu dute, eta batez ere, Artalekura joaten diren zale gazteei bideratua dago. Klubak, dena den, argi utzi du harmaila hori ez dela soilik jarraitzaile gazteetara mugatuko.
Animazioko harmailak, Artalekuko Indarra izenekoa, lehen taldearen etxeko neurketak modu bereziagoan bizitzeko aukera emango duela adierazi du klubak. Harmailak berak hainbat egitasmo garatuko ditu Asobal Ligan eta Europan giro onena duen kantxetako bat izaten jarrai dadin. Bidasoak zehaztu du, klubaren babesa duen ekintza oro bezala, kirolari guztiak, eskubaloia eta joko garbiaren balioak errespetatu beharko direla; hortaz, deskalifikazioak eta kirolaren aurkako jarrerak harmaila horretatik at geratuko direla argi utzi dute.
Harmaila horretan egoteko izena eman nahi dutenek klubaren bulegoetan edo
helbide elektroniko bidez eman ahal izango dute izena.